Ekonomia -
Finantza-sistemaren erreforma
Nolako eragina izango du erreformak EAEko kutxetan?
BBK-k, Kutxak eta Vital Kutxak aise gainditzen dute Gobernuak ezarritako ratio minimoa eta, beraz, ez dituzte nazionalizatuko.
Erredakzioa
Espainiako Gobernuak iragarri du nazionalizatu egingo dituela irailerako gutxienez % 8ko oinarrizko kapitala ez duten aurrezki kutxak.
EAEko kutxen kasuan, guztiek aise gainditzen dute muga.
Hain zuzen ere, BBK-k % 10etik gorako kapital minimoa du, eta Kutxak % 10,6koa.
Bere aldetik, Vital Kutxak aurrez ikusi du % 12koarekin amaitu duela 2010 urtea eta, beraz, "sektoreko indartsuenetakoa" izango dela, agiri batean aurreratu duenez.
Estatu mailan, hainbat kutxak ez dute gainditzen portzentaje minimoa, Caja Madridek, CatalunyaCaixak, NovacaixaGaliciak eta Caja Duero-Caja Españak, kasu.