Ekonomia -

Aurreikuspen ekonomikoak

Nazioarteko Diru Funtsak % 0,6ra jaitsi du Espainiaren hazkundea

Munduko ekonomiaren inguruko aurreikuspena positiboagoa da. 2011n % 4'5 haziko omen da, espero baino gehixeago. Hala ere, suspertze hori oztopatu dezaketen "arriskuak" asko direla ohartarazi dute.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Zehazki, 2011n % 0,6 haziko da, eta 2012an % 1,5; zenbateko horiek ez datoz bat Espainiako Gobernuak emandakoekin, ekonomiak % 1,3ko eta % 2,5eko hazkundea izango zuela adierazi baitzuen azken horrek.

Bestalde, Erakundearen arabera, eurogunean, Barne Produktu Gordinak % 1''5eraino egingo du gora 2011n, eta 2012an % 1''7raino.

Munduko ekonomia

Munduko ekonomiak suspertzen jarraitzen duela azpimarratu du NDFaren txostenak, baina toki batzuetan beste batzuetan baino azkarrago gertatzen ari da hori. Hala, suspertzen ari diren herrialdeen bultzada garatuena baino handiagoa da.

Hala ere, nahiz eta hazkundeak daramatzan bideak desberdinak izan, aurreikuspena joan den urrian egindakoa baino baikorragoa izan da. Munduko ekonomia 2011an % 4,5 % haziko da eta ez % 4,2. Hobekuntza horren arrazoia, 2010eko jarduera sendoetan eta AEBetan sortutako ekimen suspergarriak omen dira.

Dena den NDFk susperraldia geldiarazi dezaketen arriskuez ohartarazi du. Hazkundeak aurrera egin dezan euroguneko finantza arazoei aurre egiteko ekintza "zabal eta azkarrak" beharrezkoak direla gaineratu du.

Hala, eurogunearen kanpoaldean dauden lurraldeetako tentsioa Europar Batasuneko erdigunera zabaltzeko arriskua nabarmendu du txostenak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea