Ekonomia -
2010eko balantzea
Metro Bilbaok inoiz baino bidaiari gehiago izan zituen iaz
2010a "bikaina" izan da metroko arduradunentzat, bidaiari kopuruari eta kudeaketari erreparatuaz gero. Konpainiak 89 milioi bidaiari izan zituen eta hiru milioi euro aurreztu zituen.
Erredakzioa
Metro Bilbaok&' || 'nbsp; hiru milioi euroko soberakina lortu zuen joan den urtean, hasiera batean egindako aurrekontuarekin alderatuta. 2008an sinatutako hitzarmen kolektiboa martxan jartzeak langileen gastua % 9,47 igo du, baina hala ere, aurreztu egin dute.
Ia 89 milioi bidaiari izan zituen 2010an, aurreko urtean baino 1''5 milioi gehiago. Konpainiaren autofinantzazioa % 81''78koa izan da hasieran ezarritako aurrekontuak % 78,27. Abando eta Moyua dira gehien erabiltzen diren geltokiak eta azaroan izan zen bidaiari gehien.
Metro Bilbaoko presidenteak, Ernesto Gascok, azaldu du "errekor urtea izan dela bidaiariei dagokienez, eta urte bikaina baita egungo eta lehengo kudeaketagatik". Hiru milioi euro inguruko soberakinak lortu ditu 2010an Metro Bilbaok, nahiz eta langileen gastuak % 9,47 igo.