Ekonomia -

Finantza krisia

Munduko Ekonomiaren Foroa hasi da Davosen

Krisiak sortu duen errealitatea aztertzea du helburu batzarrak. Langabezia eta zor subiranoa izango dira, besteak beste, aztertuko dituzten gaiak.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Munduko Ekonomiaren Foroa gaur hasi da Suitzako Davos herrian. Ekonomia eta politika arloko 2.500 partaidek 1929az geroztik izan den finantza krisirik handienak utzitako egoera aztertuko dute egunotan.

Lurralde desberdinetako 30 bat estatuburu eta gobernuburu izango dira bileran. Angela Merkel alemaniarra, Nicolas Sarkozy frantziarra edota David Cameron britainiarra, besteak beste.

Europar Batasuneko presidenteak, Herman Van Rompuyk eta Europako Banku Zentraleko buruak, Jean Claude Trichetek, ere parte hartuko dute foroan.

Errusiako presidentea, Dmitri Medvédevek, berriz, hasiera ekitaldian izango dela adierazi dute. Moskun 35 pertsonen heriotza eragin duen atentatuaren ostean, zalantzan zegoen parte hatruko zuen ala ez.

Munduko economía arriskuak, oinarrizko produktuen prezioen igoera, langabezia edota zor subiranoa izango dira besteak beste nazioarteko foroak aztertuko dituen gaiak.

Bestalde, mundua aldatzen ari dela bistakoa da, azken hamarkadan Txinako eta Indiako ordezkari kopurua bost bider hazi baita. Munduko Ekonomiaren Foroan ordezkaritzarik handiena duten lurraldeak dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea