Ekonomia -

Greba orokorra

Eusko Jaurlaritzaren gutxieneko zerbitzuak

Ospitaleetan jaiegunetan lan egin ohi duten langileek lan egingo dute; eta autobus eta tren zerbitzuek lanegunetako zerbitzuen eta maiztasunen %30 eskainiko dituzte.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sindikatuek gogor kritikatu badituzte ere, biharko greba-eguneko gutxieneko zerbitzuak, jaurlaritzak agindutakoak izango dira.

Lan Sailaren ustez, epaitegiek ez dute neurri aldaketarik eskatu, eta beraz, baliagarriak dira aurreko greba-egunetako irizpide berberak.

Ospitaleetan jaiegunetan lan egin ohi duten langileek lan egingo dute; hemodialisiak eta tratamendu onkologikoak egingo dira; lehen mailako arretan, kategoria bakoitzean bost langiletik batek lan egingo du; eta larrialdi zerbitzuetan, guztiek.

Autobus eta tren zerbitzuek lanegunetako zerbitzuen eta maiztasunen %30 eskainiko dituzte.

Gasolina zerbitzuguneak. %30ek irekiko dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea