Ekonomia -
Negoziazioak
Gobernua eta sindikatuak, erretiro adina 67ra luzatzea adostetik gertu
SER irrati-katearen arabera, sindikatuek erretiro adina atzeratzea onartuko dute, 38,5 urte kotizatzen dutenak 65 urterekin erretiratzearen truke.
Erredakzioa
Espainiako Gobernuak eta sindikatuek akordioa lortu dute erretiro adina 65 urtetik 67ra luzatzeko, SER irrati-kateak ziurtatu duenez. Aipatu iturrien arabera, baina, 38,5 urte kotizatzen dituzten langileak 65 urterekin erretiratu ahalko dira.
Sindikatuek ukatu egin dute akordioa guztiz itxita dagoela, baina gertu daudela aitortu dute, eta gaur goizean negoziatzen jarraituko dute.
Bart bilera egin dute bi aldeek, eta Jose Luis Rodriguez Zapatero gobernuburuak ere hartu du parte.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea