Ekonomia -

Istiluak

Bi atxilotu eta hamar auzipetu, greba egunaren balantzea

Bilbon, Atzerritarren Bulegoa piroteknia-gaia indartsuak erabilita erasotu dute. EAk eta EBk Aresen agertzea eskatuko dute Poliziaren jarrera azal dezan.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bi pertsona atxilotu eta hamar auzipetu dituzte Euskadin eta Nafarroan izandako istiluen ondorioz.

Gasteizen emakumezko bat atxilotu dute agenteen kontra egiteagatik. Bigarren atxilotua Trapagaranen harrapatu dute, desordena publikoak leporatuta.

Gasteizen ere, desordena publikoak direla eta, zortzi pertsona auzipetu dituzte.

Herrizaingo Sailak jakitera eman duenez, zortzi auzipetu horitatik lauk edukiontziak gurutzatu dituzte errepidean. Gainontzekoak, desobedientziagatik auzipetu dituzte. Donostian eta Balmasedan beste bi pertsona auzipetu dituzte, horiek ere desobedientziagatik.

Bilbon, Ertzaintzak Corte Inglesen sartzen saiatu diren piketeen kontra egin du.

Renfek sabotajea jasan du goizean. Ondorioz Urduña eta Amurrio arteko tren zerbitzua eten egin dute 06:00etatik 07:40etara, katenariaren kontra pertika antzeko bat bota dutelako.

Atzerritarren Bulegoa, erasotuta

Gobernuak Bizkaian duen Azpiordezkaritzak Atzerritarren Bulegoaren kontra piroteknia-gaiez egindako erasoa gaitzetsi du.

Erasoa 13:00ak aldera izan da, sindikatuek eguerdirako deitutako manifestazio bat bulegoaren aurretik, Kale Nagusiko 50 zenbakian, igarotzen ari zenean.

Protestan parte hartzen zuten batzuk "ke bonba bat zuen gailu pirotekniko indartsua" bulego barrura bota dute, bertan zeuden langileak eta herritarrak ikaratuz.

Horrez gain, eraikinaren kontra margo gorria bota dute eta langile elbarri bat zauritu dute.

EAk eta EBk, Aresi azalpenak eskatu

Eusko Alkartasunak eta Ezber Batuak Rodolfo Ares Barne sailburua Legebiltzarrean agertzea eskatuko dutela iragarri dute Bilbon eta Gasteizen Ertzaintzak grebalarien kontra izandako jokaera azaldu dezan.

Mikel Arana EBko legebiltzarkideak adierazi duenez, "Ertzaintza eta manifestarien artean izandako istiluak sahiesteko modua zegoen".Aranaren ustez, istiluek "grebarako eskubide konstituzionalari Gobernuak eman beharreko bermea kutsatu dezakete".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea