Ekonomia -

Pentsioen igoera

Bizkaiko pentsiodunak ez dira fio Toledoko Itunean egindako aurreakordioarekin

KPIaren arabera pentsioak igotzeko egindako aurreakordioa "amarrua" dela eta Parlamentuko izapideetan "zorroztu" dezaketela uste dute.

Bizkaiko pentsiodunen protesta. Argazkia: Efe
Bizkaiko pentsiodunen protesta. Argazkia: Efe
Bizkaiko pentsiodunen protesta. Argazkia: Efe

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bizkaiko pentsiodunak ez dira fio Toledoko itunean egindako aurreakordioarekin, benetako KPIaren arabera pentsioak igotzeko akordioarekin, "amarrua" dela eta Parlamentuko izapideetan "zorroztu" dezaketela iritzita.

Bizkaiko Pentsiodunen Mugimenduko bozeramaileek prentsaurrekoa eman dute horren inguruan, eta jakinarazi dute urriaren 1ean Magdalena Valerio Lan ministro espainiarrarekin elkartuko direla eta, euren aldarrikapenak helarazteaz gain, aipatu aurreakordioari buruzko azalpenak eskatuko dizkiotela.

Aurreakordio horren inguruan galdetuta, Koldo Mendez bozeramaileak esan du "deskonfiantza handia" dutela, zeren "Parlamentutik pasatu behar da eta litekeena da zorroztea".

Mendezen arabera, "badirudi pentsio publikoen eredua aldatzea proposatzen duela; hau da, aurreakordioaren puntu, koma eta lerro bakoitzaren atzean amarru bat, lehergailu bat eta trikimailuren bat dagoela".

Gaineratu duenez, "badirudi pentsio sistema higatu nahi dutela; hau da, argiak ez diren eta guztia irekita uzten duten aldaketa batzuei erreferentzia egiten dieten formulazioak daude".

Horregatik guztiagatik, asteroko mobilizazioei eusteko deia egin du, eta urriaren 1ean pentsio publikoak blinda daitezela eskatzeko egingo duten manifestazioan parte hartzeko eskatu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Azken ordukoa Bizkaia Ekonomia Albisteak Pentsioak azken ordukoa