Ekonomia -
Hiru hilabeteko epean
Pascualek zukuak dendetako hozkailuetatik kendu beharko ditu
Pascual zukuak elikagai hoztu legez ez merkaturatzeko agindu diote eta produktuaren etiketatik 0 eta 6 gradu artean kontserbatzeko aholkua jartzea debekatu diote enpresari.
Erredakzioa
Pascual zukuak elikagai hoztu legez ez merkaturatzeko agindu diote eta produktuaren etiketatik 0 eta 6 gradu artean kontserbatzeko aholkua jartzea debekatu diote enpresari.
Leche Pascual enpresak zukuak produktu hoztu bezala merkaturatzeari utzi beharko dio hiru hilabeteko epean. Horrez gain, produktuaren etiketatik 0 eta 6 gradu artean kontserbatzeko aholkua kendu beharko du.
J. Garcia Carrion taldeak eman du komunikatu baten bidez auto horren berri, "jarduera horren bidez lehia desleiala eta kontsumitzaileari iruzurra" egiten zitzaiola uste baitu Leche Pascual Taldearen kontra demanda jarri zuen taldeak, hain zuzen.
2010eko abenduaren 15eko data duen autoak, Leche Pascual Taldeak aurkeztutako helegitea baztertu du, eta 2010eko ekaineko ebazpena betetzera behartu du. Epaia betetzeko baldintzak finkatzen ziren bertan.