Ekonomia -

EPAIA

Gorenak Osakidetza kondenatu du aldi baterako kontratazioan iruzurra egiteagatik

Abusuzko kontratua izan duen langilea onartu beharko du Osakidetzak. Halaber, kaleratua izan zenetik orain arte jaso ez duen soldata ordaindu beharko dio.

Auzitegi Gorena. EiTBren artxiboko bideo batetik ateratako pantaila-irudia
Auzitegi Gorena
Auzitegi Gorena. EiTBren artxiboko bideo batetik ateratako pantaila-irudia

AGENTZIA | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Auzitegi Gorenak baliogabetu egin du Osakidetzako langile interino baten kaleratzea, abusuzko kontratua izan duelakoan. Kaleratutako langileak bi urte eta erdian 13 luzapen izan zituen. Halaber, Osakidetza zigortu du aldi baterako kontratazioan iruzurrak egiteagatik, eta emakume langilea berriro onartzera behartu du. Halaber, kaleratua izan zenetik orain arte jaso ez duen soldata ordaindu beharko dio. Dena den, ez dio langile mugagabe ez finko izaera aitortu. Langile finko bihurtzeko oposaketa prozesua gainditu beharko dute.

Gorenak bere epaian azpimarratu duenez, egungo araudiaren arabera, ordezkatzen duten funtzionarioa itzultzen denean edota eginbeharra amaitzen denean bakarrik kaleratu daitezke ordezko langileak.

ELA sindikatuaren esanetan, "Osakidetzak aldi baterako kontratazioan egiten dituen gehiegikeriak aitortu dira, eta gainera aukera ematen zaie langileei horrelako kasuetan eragindako galerengatik kalte-ordainak erreklamatzeko".

"ELAk aspalditik salatu izan ditu Osakidetzaren aldi baterako kontratazioaren gehiegikeria sistematikoak, sarri-askotan lege-iruzurrean eginak. Eta iruzur horiek beren ondorioak izan behar dituzte", nabarmendu du.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Auzitegi Gorena albisteak Lana albisteak Epaiketak albisteak Ekonomia Albisteak Gaur Albisteak