Ekonomia -

INEren datuak

Inflazioa hiru hamarren hazi da urtarrilean

Elektrizitatearen, elikagaien eta alkoholik ez duten edarien garestitzearen ondorioz gertatu omen da hori.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kontsumorako Prezioen Indizearen (KPI) datu aurreratua hiru hamarren hazi da eta urteko tasa % 3,3an kokatu da urtarrilean, Espainiako Estatistika Institutuak (INE) jakitera eman duenez.

INEren arabera, elektrizitatearen, elikagaien eta alkoholik ez duten edarien garestitzearen ondorioz hazi da inflazioa.

Era berean, KPI armonizatuaren datu aurreratua ere eman dute (Euroguneko prezioen garapena metodo berberarekin neurtzen dute) eta urtarrilean % 3an kokatu omen da, aurreko hilean baino % 0,1 gorago.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea