Ekonomia -

Enplegua

Nafarroako Volkswagenek beste bost egunez geldiarazi lezake lantegia

UGT sindikatuak azaldu duenez, enpresaren asmoa geldialdia "ahalik eta laburrena" izatea da eta, lantegia ixtea ezinbestekoa balitz, egunak tartekatuko lituzkete.

Volkswagen Landaben
Volkswagen Landaben
Volkswagen Landaben

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroako Volkswagenek beste bost egunez itxi lezake Landabengo lantegia, "TSI motorren ekoizpenagatik eta WLTP homologaziogatik".

UGT sindikatuak ohar bidez azaldu duenez, zuzendaritzak jakinarazi die "egungo lan-kargarekin 41. eta 42. asteetarako lana dagoela, baina 43. asteko egunen batean lantegia ixtea aurreikusten dutela".

Konpainiaren asmoa "ahalik eta egun gutxien ixtea da" eta horretarako "geldialdia ahalik eta gehien atzeratzen saiatuko dira". Fabrika ixtea ezinbestekoa izango balitz, egunak tartekatuko lituzketela azaldu dute.

Enpresak esan du lantegia bost egunetan ixtea aurreikusten dutela, baina egun gehiago nahiz gutxiago izan daitezkeela erantsi du.

Langileen batzordeak sarritan salatu du zuzendaritzak ez diola informaziorik ematen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa Gizartea Ekonomia Albisteak Volkswagen Automobilgintzari buruzko albisteak