Ekonomia -
Gatazka legala
'Benetako txakolina' babes dezaten eskatu du Eusko Jaurlaritzak
Eusko Jaurlaritzak eta Txakolinaren Jatorrizko Deiturak (Getaria, Bizkaia eta Araba) epaitu aurreko eskaera egin diote Gaztela eta Leongo Erkidegoari "txakoli izenduraren erabilera okerragatik".
Erredakzioa
Eusko Jaurlaritzak eta Getariako, Bizkaiko eta Arabako Txakoli Jatorrizko Deiturek "benetako txakolina" babes dezan eskatu diote Espainiako Nekazaritza Ministerioari. Zentzu honetan, koordinazio eta zaintza lanak burutzeko eskatu dio, etiketetan, aurkezpenetan eta publizitatean "Txakoli" izenduraren erabilera erabili ez dezaten.
Gainera, epaitu aurreko eskakizuna egin diote Gaztela eta Leongo Erkidegoari, "txakoli deituraren erabilera okerragatik". Halaber, legea urratzen dutenen aurrean zigortze ahalmena erabiltzeko ere premiatu du.
Kontsumitzaileen aurkako iruzurra ekiditzeko kontrolak areagotuko dituztela jakitera eman du Eusko Jaurlaritzak, Turismo eta Kontsumo Sailarekin batera. Gainera, Interneten bidezko zaintza talde bat sortuko dutela iragarri du.