Ekonomia -

Egoera ekonomiko larria

CIU: 'Kostata ordaintzen dira soldatak Generalitatean'

Oriol Pujol CIUko bozeramaileak esan du Kataluniako Gobernuak egoera ekonomiko "larria" bizi duela.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Artur Mas Generalitateko presidenteak turista-mailan egin zuen Madrilerako bere azken bidaia, eta horrek esamesak sortu ditu Katalunian.

Oriol Pujol Kataluniako Parlamentuko CIUko presidenteak esan du, erabaki horrekin, mezua luzatu nahi izan zuela Artur Masek.

Generalitatek bizi duen egoera ekonomiko larria goraipatu du Pujolek: "Kostata ordaintzen dituzte langileen soldatak", nabarmendu du.

"Gobernuaren eguneroko lana oztopatzen du egoera ekonomiko larri honek, oso garrantzitsua da presidenteak mezu hau luzatu nahi izatea".

Zentzu honetan, "oso beharrezkoak ez diren" obrak atzeratu egingo dituztela nabarmendu du Oriol Pujolek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea