Ekonomia -

Iraileko KPI-a

Urte arteko inflazioa % 2,1 eta % 2,4 igo da EAEn eta Nafarroan

Besteak beste, garraiobideen garestitzeak ekarri du igoera.

Garraioa garestitu da gehien iazko irailarekin alderatuta. EiTB
Dbuseko autobus batzuk Donostian. EiTB
Garraioa garestitu da gehien iazko irailarekin alderatuta. EiTB

Agentziak

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kontsumorako Prezioen Indizearen (KPI) urte arteko tasa % 2,1  eta % 2,4 hazi da irailean, hurrenez hurren, Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) eta Nafarroan, Espainiako Estatistika Institutuak gaur emandako datuen arabera.

Abuztuko tasarekin alderatuta, berriz, prezioak % 0,1 eta % 0,2 garestitu dira.

Euskadin, honakoak izan dira garestitze handienak: garraiobideak, komunikazioak, hotelak, kafetegi eta jatetxeak, eta edari alkoholdunak eta tabakoa. Nafarroan, etxebizitzaren eta garraiobideen prezioak igo dira gehien.

Espainiako Estatuan, urte arteko tasa % 2,3 hazi da. Igoera horretan argindarraren garestitzeak eragin du, eta neurri txikiagoan, berokuntzarako gasolioarena eta gasarena.

Gehien merkatu diren produktuen artean elikagaiak —batez ere frutak eta lekaleak— daude.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa Euskal Autonomia Erkidegoa KPI Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak