Ekonomia -

2019ko Aurrekontuak

Aurrekontua % 1,8ko defizitarekin bidali dio Espainiako Gobernuak Bruselari

Ogasun ministroak azaldu duenez, hurrengo urteko aurrekontu berriak onartzen ez baldin badituzte, defizit publikoa BPGren % 2,2an kokatuko da inertzia ekonomikoagatik.

Pedro Sanchez aurreko Ministroen Kontseilu batean. Argazkia: eitb.eus
Pedro Sanchez aurreko Ministroen Kontseilu batean
Pedro Sanchez aurreko Ministroen Kontseilu batean. Argazkia: eitb.eus

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

2019ko aurrekontu egitasmoa prestatu du Espainiako Gobernuak, eta astelehen honetan bertan Bruselari bidali dio, nahiz eta PPk eta Ciudadanosek Senatuaren betoa kentzeko kontuen tramitazioa blokeatu Kongresuan. BPGren % 1,8ko defizit publikoa aurreikusi du Exekutibo zentralak.

Ministroen Kontseilua bildu ondoren, Maria Jesus Montero Ogasun ministroak azaldu duenez, hurrengo urteko aurrekontu berriak onartzen ez baldin badituzte, defizit publikoa BPGren % 2,2an kokatuko da inertzia ekonomikoagatik, ondorioz, Exekutiboak planteatutakoaren lau hamarren gainetik.

Hala ere, Espainiako Gobernuak 2019ko Estatuko Aurrekontu Orokorrak azaro bukaeran edo abendu hasieran onartutako defizitarekin aurrera eramango dituela esan du Monterok, Administrazio Zentraleko kontuetan eragin oso esanguratsua izango ez duelako.

Monterok ostiralean azaldu zuenez, Pedro Sanchezen Gobernuak mezu argia bidali nahi dio Bruselari aurrekontuen inguruan egonkortasuna lortzeko konpromisoa duelako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
PSOE Batasun europarra Brusela Espainiako Gobernua Espainia albisteak Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Aurrekontu Orokorrak