Ekonomia -

Egokitzapen lanak

Belate eta Almandozeko tunelak azaroaren 1ean irekiko dituzte

Ekainaren 4an tunelak itxi zituzten. Lanak amaitu dituzte dagoeneko, eta tunelen barruan azken ukituak ematea bakarrik geratzen da.

Belateko tunela. Artxiboko irudia: EiTB
Belateko tunela. Artxiboko irudia: EiTB
Belateko tunela. Artxiboko irudia: EiTB

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Belate eta Almandozeko tunelak azaroaren 1ean irekiko dituzte, azken hilabeteetan bi azpiegituretan egindako lanak amaitu ondoren, Nafarroako Gobernuak jakitera eman duenez.

Belate eta Almandozeko tunelen lanak jarraitzeko batzordean hartu dute erabakia. Jarraipen Batzordea arratsaldean bildu da. Manu Ayerdi Ekonomia Garapenerako presidenteordeak zuzendu du bilera.

Nafarroako Gobernuak 3,92 milioi euroko inbertsioa egin du, egokitzapen lanak aurrera eramateko.

Ekainaren 4an tunelak itxi zituzten. Mariezcurrena Eraikuntzak enpresak lanak amaitu ditu dagoeneko, eta tunelen barruan azken ukituak ematea bakarrik geratzen da.

Horrela, N-121-A errepidean, Belate eta Almadozeko tunelak Europako segurtasun araudira moldatu dituzte.

Belateko tunelean, larrialdi batean ibilgailuak gelditzeko bi bazterbide berri, likido toxiko eta sukoiak ateratzeko drainatze-sistema eta sua jasaten duen kable-sare berria jarri dituzte bi noranzkoetan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafikoa Nafarroa Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak