Ekonomia -

Ituna

Alemaniak proposatutako lehiakortasun ituna onartu du euroguneak

Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako Gobernuko presidenteak ontzat jo du Alemaniak eta Frantziak sustatutako ituna.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Alemaniak eta Frantziak bien artean ordaintzen dute euroguneko herrialdeei laguntza emateko diru funtsaren erdia. Poltsa hori handitzeko konpromisoa hartu dute Hegoaldeko bizilagunek gutxiago gastatu eta lan gehiago egiteko konpromisoa hartzen badute. Alegia, lehiakortasun plan bat ezartzen badute.

Hori horrela, euroguneko Estatu eta Gobernuburuek Alemaniak sustatutako "lehiakortasun ituna" onartu dute. Erreskate funtsa handitzeko baldintza hori ezarri dio Alemaniak euroguneari.

"Eurogunean lehiakortasun gehiago lortzeko politika ekonomikoen koordinaziorako finantzazio paketeari gehitu diogu", esan du Herman Van Rompuy Europako Kontseiluko presidenteak bere Twitterreko web-orrialdean.

Euroguneko krisiari aurre egiteko, Angela Merkel Alemaniako kantzilerrak eta Nicolas Sarkozy Frantziako presidenteak itun hori iragarri dute gaur goizean.

Dena den, agintari bi horiek ez dituzte itunaren nondik norakoak zehaztu, baina Merkelek proposamen batzuk aurreratu ditu; besteak beste, soldaten igoera inflazioaren araberakoa izateko klausulak ezabatzea, armonizazio fiskal handiago bat lortzea, gehiegizko defizit publikoak legez debekatzea eta erretiroa hartzeko hadinaren luzatzea.

Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako Gobernuko presidenteak ontzat jo du Alemaniak eta Frantziak sustatutako ituna.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea