Ekonomia -

Ingurumen-zaintza

Koke plantaren lizentzia kendu dio Bilboko epaitegi batek Petronorri

2008an Abantoko udalak baimena eman zion enpresari petrolioa fintzeko planta bat sortzeko. Baina, epaileak arrazoia eman dio "Meatzaldea Bizirik" elkarteari.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilboko laugarren auzitegiak bertan behera utzi du Abanto Zierbenako Udalak 2008ko uztailean Petronorri emandako lizentzia.

Lizentzia horren arabera, Petronorrek koke planta bat martxan jarri behar zuen Muskizen; alegia, petrolioa fintzeko planta bat.

Baina, epailearen ustez, lizentzia hori emateko hainbat ingurugiro baldintza bete behar ditu Petronorrek, eta ez dira frogatuta geratu.

Arrazoia eman die horrela, Meatzaldea bizirik elkarteari. Epaia Euskadiko auzitegi gorenean errekurritu daiteke.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea