Ekonomia -
Berrikuntza
Mercedesen Vito E-Cell elektrikoa seriean egingo dute Gasteizen
Aurten 500 inguru salduko dituzte, gehienak atzerrian, baina Eroskik dagoeneko hartu ditu lehenengo aleak banaketa-lanetarako.
Erredakzioa
Gasteizko Mercedes lantegian ekitaldi handia egin dute gaur E-Cell furgoneta elektriko berriari ongi etorria emateko.
Munduan seriean ekoitziko duten aurreneko ibilgailu elektrikoa izango da. Eroskik banaketan erabiliko ditu lehendabiziko bost aleak.
Miguel Sebastian Industria ministroak nabarmendu du Ingurumena zaindu eta energia aurrezteko bidean buru buruan jarri dela beste behin ere Gasteiz. Mercedes Vito E-Cell furgoneta elektriko berria 900 kilo arteko karga garraiatzeko gai da eta 130 kilometroko autonomia izango du.
Bernabe Unda Jaurlaritzako Industria sailburuaren arabera, herri baten ahalegin bateratuaren adibidea da furgoneta berria.