Ekonomia -

Castejon-Villafranca

Apirilean lizitatuko ditu Nafarroak AHTren lehenengo zatiak

Nafarroako Buletinak gaur zabaldu du Castejon-Villafranca (1ngo zatia) zatiaren proiektuaren inguruko informazio publikorako epea.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroako Gobernuak apirilean lizitatuko ditu Abiadura Handiko Trenaren lehenengo zatiak, orain urtebete Estatuarekin sinatutako akordioen ondoren.

Nafarroako Buletinak gaur zabaldu du Castejon-Villafranca (1ngo zatia) zatiaren proiektuaren inguruko informazio publikorako epea. Otsailaren 25a bitartean zabalduko dute, eta martxoan proiektua behin-betiko onartzea espero du Gobernuak.

Ondoren, eraikuntza proiektua egingo dute. Apirilaren hasieran onartzea espero du Gobernuak. Behin obrak hasteko lizitazioak bukatzen dituztenean, lanak hasiko dira.

Laura Alba Nafarroako Garraio eta Herri-Lanetako arduradunak gaur azaldu duenez, "apirilean sinatu genituen akordioak betetzeko lanean gaudela erakusten du" Buletinean gaur iragarritakoak. Hitzarmena sinatu eta 10 hilabetera Castejon-Villafranca 14,7 kilometroko zatia informazio publikorako epean dagoela nabarmendu du sailburuak.

15 eguneko epe honetan edonork bidali ditzake akatsak konpontzeko kexak edo proiektuaren inguruko datuak.

Laura Alba Nafarroako Garraio eta Herri-Lanetako arduradunak gaur azaldu duenez, "apirilean sinatu genituen akordioak betetzeko lanean gaudela erakusten du" Buletinean gaur iragarritakoak. Hitzarmena sinatu eta 10 hilabetera Castejon-Villafranca 14,7 kilometroko zatia informazio publikorako epean dagoela nabarmendu du sailburuak.

15 eguneko epe honetan edonork bidali ditzake akatsak konpontzeko kexak edo proiektuaren inguruko datuak.2. zatiaren proiektua (Villfranca-Olite, 15 kilometro) ADIF-en eskuetan dago iragan astetik. Onartu ondoren, informazio publikorako tartea irekiko dute.

3. zatiaren kasuan (Olite-Tafalla, 15 kilometro), proiektua bukatzear dago, eta ADIFera bidaliko dute hilaren bukaeran.

4. eta 5. zatien kasuan (Tafalla-Campanas eta Campanas-Esquiroz), egoera desberdina da: lurzoruaren baldintzak direla eta, egitasmo konplexuenak izango dira, batez ere, hiri barrutik igarotzen direlako.

Hala ere, bi hilabetetan proiektuak bukatu eta ADIFera bidaliko dituzte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea