Ekonomia -

Etxebizitzaren Itun Soziala

Eusko Jaurlaritzak Etxebizitza Legearen aurreproiektua aurkeztu du

Iñaki Arriola Etxebizitza sailburuak adierazi duenez, alderdi politiko guztiak "busti behar dira eta lege bat izateko aukerari lehentasuna eman behar diote etorkizunean tresna eraginkor bat izateko".

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzak lan egiten jarraitzen du Euskadik legealdi honetan Etxebizitza Lege bat izateko. Horregatik, gaur Eusko Jaurlaritzak legearen aurreproiektua etxebizitzaren inguruko itun sozialaren sinatzaileen aurrean aurkeztu du.

Iñaki Arriola Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuak, alderdi politiko guztiak "busti daitezen eta Etxebizitza Lege bat izateko aukerari lehentasuna eman behar diogu etorkizunean tresna eraginkor bat izateko" adierazi du.

Arriolak gaur aurkeztu du Etxebizitza Legearen aurreproiektua "Etxebizitzaren aldeko Itun Soziala"ren sinatzaileen aurrean. Hitzarmen honekin guztira 77 euskal agente instituzional, sozial eta ekonomikoek bat egin dute, haien iritziak eta ekarpenak egiteko helburuarekin. Sailburuaren ahotan, ekarpen horiek "guretzat oso garrantzitsuak dira". Etxebizitza Sailak aurrera eramaten duen parte hartzeko prozesuan, proposamenak "ongietorriak" izango dira, Arriolak ziurtatu duenez.

"Guztien adostasuna lortzea oso zaila" dela aitortu du. Etxebizitza Legearen aurreproiektuaren dokumentuak "parte hartzeko prozesua, hau da, eztabaida soziala zabaltzeko balio" duela adierazi du Arriolak. "Alderdi politikoek haien proposamenak aurkezteko balio du" egitasmoak.

Etxebizitzaren inguruan "zorroztasunez eta demagogiarik gabe" lan egin behar dela adierazi du Arriolak. Horrez gain, nahiz eta EAEk Etxebizitza Legerik gabe 30 urte eman, lege hau egitea eta adostasunak lortzea "benetan zaila" dela esan du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea