Ekonomia -
Ramon Vizcaino enpresa
Langileek 'kalte-ordainik gabe' kaleratuko dituztela salatu dute
Enpresako 400 pertsonek zazpi hilabete daramatzate soldatak kobratu gabe.
Erredakzioa
Ramon Vizcaino Oiartzungo (Gipuzkoa) enpresako langileek kalte-ordainik gabe kalera botako dituztela salatu dute. Enpresak 400 langile ditu eta hozte-teknologian jarduten du.
Enpresa Batzordeak gogorarazi duenez, langileek zazpi hilabete daramatzate soldatak kobratu gabe, eta orain kaleratu egin behar dituzte "enpresak kalte-ordainik eman gabe".
Etengabeko krisi egoeratik ateratzeko "langileak kalera bota dituzte eta zuzendaritzak ez du inolako erantzukizunik hartu", nabarmendu du Batzordeak.
Era berean, "2010eko uda hasieran Ramon Vizcaino sartu zen egoeraren erantzukizuna Agustín Telleria buru den zuzendaritzako taldearena eta Jesus Gomez Montoyaren Vizcaino familiarena soilik" dela uste du.
"AIAC enpresa sartzeak Ramon Vizcainoren egoera larriagotu egin du, dirurik jarri gabe, Eusko Jaurlaritzak enpresaren jabe egin baitzuen" esan du Batzordeak.