Ekonomia -

Egokitzapen lanak

Belateko eta Almandozeko tunelak, berriz zabalik 5 hilabeteko lanen ostean

Ostegun honetan ziren zabaltzekoak, baina azkenean atzo arratsaldean jarri zituzten martxan, zubiari begira.

Belateko tunela. Artxiboko irudia: EiTB
Belateko tunela. Artxiboko irudia: EiTB
Zabalik dira dagoeneko Belateko tunelak, Nafarroan

0:17

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Belateko eta Almandozeko tunelak dagoeneko zabalik daude Nafarroan, 5 hilabeteko lanen ostean. Hasieran, ostegun honetan ziren zabaltzekoak, baina azkenean atzo arratsaldean egin zuten, Santu Guztien zubiari begira.

Nafarroako Gobernuak 3,92 milioi euroko inbertsioa egin du, egokitzapen lanak aurrera eramateko.

Horrela, N-121-A errepidean, Belateko eta Almadozeko tunelak Europako segurtasun araudira moldatu dituzte.

Belateko tunelean, larrialdi batean ibilgailuak gelditzeko bi bazterbide berri, likido toxiko eta sukoiak ateratzeko drainatze-sistema eta sua jasaten duen kable-sare berria jarri dituzte bi noranzkoetan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafikoa Nafarroa Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak