Ekonomia -

Eustatek jasotako datuak

EAEko ekonomia % 0,3 hazi da 2010ean

Azken hiru hiruhilekoetan hazkuntza positiboa izan du, urte eta erdiz negatiboa izan ostean. Carlos Aguirre sailburuak onbidean gaudela aitortu du, baina oso motel hazten ari dela EAEko ekonomia.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EAEko ekonomia % 0''3 hazi da 2010ean, hala jakinarazi du Eustatek, Euskal Estatistika Erakundeak.

Gainera, iazko datuekin alderatuta, EAEko Barne Produktu Gordina (BPGd) % 0''8 igo da 2010eko laugarren hiruhilekoan. Espainiako ekonomia baino bi hamarren gehiago handitu da.

Azken hiru hilabeteei erreparatuta, berriz, EAEko ekonomiak % 0''2 egin du aurrera.

Hala, azken hiru hiruhilekotan hazkuntza positiboa izan du, urte eta erdi negatiboa izan ostean.

Azken hiruhilekoan, BPGa % 0''2 hazi da, Eustaten arabera&' || 'nbsp; "hazkunde positiboaren biderako itzulera esan nahi du, hiruhilekoen arteko hazkuntza nulua izan eta gero". Atal honetan Euskadiren tasa Espainiako ekonomiarentzat aurreikusitako berbera da.

Eskaintzari erreparatuta, industrian eta zerbitzuen merkatuan izandako hobekuntzari dagokio urte arteko hazkuntza, eraikuntzaren bilakaera berriz negatiboa izan da beste behin.

Enpleguari dagokionez, berriz, urte arteko datuekin eta aurreko hiruhilekoekin alderatuta, lanpostuak gutxitu egin dira. 2010an bilakaera negatiboa izan du.

Carlos Aguirre Eusko Jaurlaritzako Ekonomia sailburuak ere aitortu du onbidean gaudela, baina oso motel hazten ari dela EAEko ekonomia.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea