Ekonomia -

Lan-ezbeharrak

Langile bat oso larri zauritu da Abartzuzako haztegi batean

Hiru metroko altueratik erori da 31 urteko gizona lanean ari zenean eta burezur garuneko traumatismo larria du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

31 urteko langile bat oso larri zauritu da gaur goizaldean hiru metroko altueratik erorita Abartzuzako haztegi batean, Nafarroako Gobernuak jakitera eman duenez.

Ezbeharra 06:05ean gertatu da eta 30 urteko langilea SAMU-UCI anbulantzia batean eraman dute Iruñeko ospitale batera burezur garuneko traumatismo larriarekin.

Irantzu Monasteriotik gertu dagoen haztegian bertaratu dira Foruzaingoa eta mediku talde bat. Zauritua konortea galduta eraman dute ospitalera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea