Ekonomia -
Japoniaren aurretik
Txina munduko bigarren potentzia ekonomikoa da dagoeneko
Urtero % 10eko hazkundea izanda, Txinaren barne produktu gordina 4,2 bilioi eurokoa da dagoeneko. Zerrendan AEBak baino ez ditu aurretik.
Erredakzioa
Txina munduko bigarren potentzia ekonomikoa bihurtu da ofizialki, Japoniako Gobernuak publikatutako azken datuen arabera.
Izan ere, datuok erakusten dute Japoniaren ekonimia % 3,9 hazi zela iaz, eta ondorioz, barne produktu gordina 4,2 bilioi eurokoa dela, Txinarena 4,47 bilioi eurokoa den bitartean.
Azken hiruhilekoan, Japoniako ekonomiak hiru hamarren atzera egin zuen, eta % 1,1 aurreko urteko datuen aldean.
Horrenbestez, munduko hiru herrialde boteretsuenen artean, Japoniak izan ditu emaitza txarrenak, epe berdinean AEBak % 3,2 hazi baitira, eta Txina % 9,8.