Ekonomia -

Urtarrileko datuak

Prezioak % 0,9 merketu dira EAEn eta % 1,1 Nafarroan

KPI zazpi hamarren jaitsi da Espainiako Estatuan abendutik urtarrilera eta urtebeteko tasa % 3,3an kokatu da, mailarik altuena 2008ko urritik.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kontsumorako Prezioen Indizeak (KPI) % 0,9 eta % 1,1 egin du behera urtarrilean EAEn eta Nafarroan aurreko hilabetearekin alderatuta, eta urtebeteko tasa (urtarriletik urtarrilera) % 3,1ean eta % 3an kokatu da, Espainiako Estatistika Institutuak jakinarazi duenez.

Prezioak zazpi hamarren merketu dira Espainian abendutik urtarrilera eta urtebeteko tasa % 3,3an kokatu da, mailarik altuena 2008ko urritik.

Edari alkoholdunak eta tabakoa, halaber, bederatzi hamarren garestitu dira urtarriletik abendura eta urtebeteko tasa % 16,1ean kokatu da.

Euskadin gehien garestitu diren produktuak honakoak dira: etxebizitza (% 3,1), alkohola eta tabakoa (% 2,1 eta urtebeteko tasa % 15,5an kokatu zen) eta garraioa (% 1,3 urtarrilean eta % 8,6 azken 12 hilabeteetan).

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea