Ekonomia -
BIZKAIA
Hamaika pertsona ondoezik Igorren, erreakzio kimiko batek eragindako kearen ondorioz
Hamaika pertsona artatu dituzte, begietan azkura baitzuten, eta horietako hiru Galdakaoko Ospitalera eraman dituzte. Walter Pack enpresan izandako erreakzio kimiko batek eragin du ke-lainoa.
EITB.EUS
Hamaika pertsona artatu dituzte bart Igorreko industrialdean izandako erreakzio kimiko batek eragindako ke-laino ez toxiko baten ondorioz, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.
Antza denez, gauerdian sortu da ke-lainoa, Walter Pack enpresan izandako erreakzio kimiko baten ondorioz, eta 02:30erako desagertu da.
Hamaika pertsona kaltetu dira (zazpi langile, inguruko jatetxe batean zeuden hiru pertsona eta baserri bateko bizilaguna), eta horietako hiru Galdakaoko Ospitalera eraman behar izan dituzte, begietan azkura baitzuten.
200 metroko segurtasun perimetroa ezarri dute hasiera batean, eta bertan behera utzi dute lainoa desegin denean.