Ekonomia -

Osalan

Osakidetzaren historialek lan osasuneko datuak bilduko dituzte

Neurri honekin mutuetara bideratu nahi dituzte orain arte osasun sare publikoak ordaindu dituen gastuak. Iaz lanak eragindako 980 gaixotasun kasu antzeman zituzten.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Lan osasuneko datuak Osakidetzaren historial klinikoan bilduko dira bi urteren epean. Neurri honek lanak eragindako gaixotasunak antzematen lagunduko du eta horrez gain, mutuetara bideratuko dira osasun sare publikoak ordainutakoa.

Langileen segurtasuna eta osasuna bideratuko dituen 2011-2014rako estrategia aurkeztu dute elkarrizketa sozialerako mahai kideek, Jaurlaritza, Confebask eta UGTeta CCOOeko kideek, alegia.

Pilar Collantes, Osalango zuzendariak adierazi du, Osakidetzak bere gain hartzen duen kostua zenbatekoa den ikertzen ari direla. Ez du zifrarik eman, baina mutuek "dirutza" handia aurrezten dutela aurreratu du.

2010ean, lanak eragindako gaixotasunen 980 kasu berri antzeman zituzten, aurreko urtean baino askoz gehiado, 288 kasu izan ziren 2009an.

Lan istripuak

Lan eta Gizarte gaien sailak emandako datuen arabera, 2010ean lan istripuek % 7 egin zuten behera. 88.441 ezbehar izan ziren eta 58 langile hil ziren, aurreko urtean baino %9 gutxiago.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea