Ekonomia -

Tren berriak

CAFek egiten ari den trenetako lehenengoa eman dio Euskotreni

CAF 30 tren unitate egiten ari da Euskotrenentzat. Proiektuak 201 milioi euroko aurrekontua du, eta lehenengo unitatea ekainean jarriko dute martxan.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

CAFek 900 serieko lehenengo tren unitatea eman dio gaur, asteazkena, Euskotreni. Guztira, 30 tren unitate egingo ditu enpresa gipuzkoarrak, eta 201 milioi euroko aurrekontua du horretarako.

Trena emateko ekitaldia CAFek Beasainen duen lantegian izan da, eta Iñaki Arriola Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio sailburua, Javier Cruz Euskotrenen kontseilari delegatua eta Andres Arizkorreta CAFen kontseilari delegatua izan dira bertan.

Berrikuntza teknologiko handiak izango dituzte unitate berriek, fidagarritasunari, iraunkortasunari eta ergonomiari dagokienez. Gainera, barneko eta kanpoko diseinuak egiteko, egungo joerei jarraitu diete.

Orain, lehenengo unitate hau Durangora eramango dute, Euskotrenek bertan duen Tren Material Mugikorraren Mantenu Tailer nagusira. Unitateak probatzeko eta martxan jartzeko prozesuari ekingo diote bertan.

Lehenengo hiru unitateak ekainean jarriko dituzte martxan, Lasarte Oria-Hendaia linean zerbitzua eskaintzeko. Linea hori izango da, hain zuzen ere, Donostialdeko etorkizuneko metroaren oinarria.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea