Ekonomia -
Pobrezia
Azaroaren 30ean eta abenduaren 1ean izango da elikagaien bilketa handia, Bizkaian
Bizkaiko 290 establezimenduk eta 5.500 boluntariok baino gehiagok hartuko dute parte aurtengo edizioan. Guztira, milioi bat kilo elikagai biltzea espero dute, aurreko urtean bezalatsu.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Aurten, elikagaien bilketa handia azaroaren 30ean eta abenduaren 1ean egingo dute Bizkaian. 290 establezimendu eta 5.500 boluntario baino gehiago hartuko ditu aurtengo edizioak.
2017an, milioi bat kilo elikagai bildu zituzten, eta aurten iazko emaitzak berdindu edo hobetzea espero dute.
Halaber, aurten ere elikagaien bonua bultzatuko dute. Elikagaiak zuzenean erosi beharrean, bonua erosi ahalko da, eta beharrezkoa denean trukatu ahalko dituzte. Bonuak denda kate handietan eskuratu ahal izango dira.
Dendako kutxan bonuaren truke utzitako dirua denda katean bertan geldituko da, beharrezkoa denean erabiltzeko, eta onuradunak bonua erabiltzen duenean agertuko da zenbatekoa erosketaren fakturan.