Ekonomia -
Hartzekodunen konkurtsoa
Nueva Rumasako hamar enpresa ordainketa-etenduraren atarian daude
Elgorriaga da horietako bat. Jose Maria Ruiz-Mateos jabeak esan du bere buruaz beste egingo lukeela bazkideei ordaintzeko gai ez dela jakingo balu.
Erredakzioa
Nueva Rumasako hamar enpresa Hartzekodunen Konkurtsoan sartu dira eta lau hilabeteko epea izango dute bazkideekin ordainketa egitasmo bat negoziatzeko eta ordainketa-etendura saihestu ahal izateko.
Jose Maria Ruiz-Mateos Nueva Rumasaren jabeak eman du neurriaren berri sei semerekin egindako agerraldi batean. Ruiz-Mateosek esan du langileen eta inbertsoreen interesak babesteko hartu dutela neurria.
Clesa, Garvey, Hotasa, Dhul, Elgorriaga, Ibramer, Trapa, Carcesa, Queseria Menorquina eta Rayo Vallecano dira hamar enpresak.
Ruiz-Mateosek esan du bere buruaz beste egingo lukeela bazkideei ordaintzeko gai ez dela jakingo balu.
Ordainketa-etendura saihesteko neurrien berri eman duenean, Ruiz-Mateosek esan du ezingo lukeela jasan taldearen zorrak ordaintzeko gai ez izateak eragingo liokeen "sufrimendua".