Ekonomia -
Krisia
Eroskiko bazkideek % 5 gehiago lan egingo dute, baina berdin kobratuta
Bigarren urtez soldata izoztuta izango dute, baina 90 ordu edo 15 egun gehiago lan eginda.
Erredakzioa
Eroskiko bazkideek % 5 gehiago lan egingo dute aurten, baina, hori bai, soldata berdina kobratuta.
Bazkideek bigarren urtez jarraian erabaki dute soldatak izoztea. 2009an ere egin zuten, baina % 10 gehiago lan eginda. 2011n, berdin kobratuko dute, baina 90 ordu edo 15 egun gehiago lan eginda.
Hori horrela, bazkideek krisiari aurre egin nahi diote. Izan ere, zuzendaritzatik esan diete elikagaien kontsumoa iazko maiatzetik izoztuta dagoela, eta adierazleek ez dutela epe laburrean hobekuntzarik aurrez ikusten.
Eroski elikagaien banaketa sektoreko hirugarren enpresa inportanteena da. Hona 2010eko datuak: % 11,5eko merkatu kuota, 2.000 denda baino gehiago eta 47.500 langile (2009an baino 4.500 gutxiago).