Ekonomia -

Goi-bilera Parisen

G-20ak munduko finantza desorekak eztabaidatuko ditu Parisen

Bileraren zirriborroaren arabera, ekonomia aurreratuetan "hazkunde apala" ematen ari da. Suspertzen ari diren ekonomiak, berriz, "hazkunde sendoagoa dute eta batzuetan ekonomia berotzen ari da".

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

G-20ak goi-bilera hasiko du gaur Parisen helbur nagusi batekin: munduko finantza desoreken inguruan diagnostiko komuna egitea. Horri esker, desoreka horiek saihestea espero dute nazioarteko moneta-sistema berrituz.

Bilera honetan Finantza buruak eta 25 herrialdeetako banku zentralen arduradun nagusiak biltzeko asmoa dauka Frantziako presidentetzak (Espainia barne, "gonbidatu iraunkorra" izendatuta). Guzti hauekin desoreka horien indikadoreak adostea da helburuetako bat.

Christine Lagarde Frantziako Finantza ministroak larunbaterako indikadoreen inguruko akordioa lortzea espero du.

Bileraren zirriborroaren arabera, ekonomia aurreratu gehienetan "hazkunde apala" ematen ari da. Suspertzen ari diren ekonomiak, berriz, "hazkunde sendoagoa dute eta ekonomia gehiegi berotzen ari den zantzuak agertzen hasi dira horietako batzuetan ".

Honen harian, Lagardek ez omen du aurreikuspenik ez prozedura egokirik ikusten, baina "nazioarteko diru-saski" batean oinarritutako sistemaren alde dago, Txinako yuana barruan sartuz.

Proposamen honek mesfidantza sortzen du Washingtonen, izan ere, dolarrak ordezko diru bezala duen nagusitasuna gal dezake, AEBetako ekonomiaren finantziazioan ondorio garrantzitsuak eraginez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea