Ekonomia -
Lapurdin, Ipar Euskal Herria
Langile bat hil da Ustaritzen adar bat gainean erorita
Antza, adarrak mozten ari zela, baten bat bularraren gainean erori eta bertan hil da 37 urteko artisau kanbotarra, berria.info-k zabaldu duenez.
Erredakzioa
37 urteko artisau bat hil da larunbat honetan Ustaritzen, Lapurdin, adarrak mozten ari zela. Antza, pala batekin mozten ari zen adarretako bat bularraren gainean jausi eta bertan hil da gizona, berria-info webgunean agertzen denez.
Jendarmeen arabera, biktimak ez ditu beharrezko segurtasun neurriak bete. Bertara suhiltzaileak eta medikuak gerturatu dira eta, nahiz eta medikua ordubetez gizona osatzen saiatu den, ezin izan dute ezer egin.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea