Ekonomia -

Turismoa

Udalek erabaki ahalko dute tasa turistikoa ezarri ala ez

Eusko Jaurlaritzak egindako proposamenaren arabera, udalen esku egongo da herri eta hirietan tasa turistikoa ezarri ala ez erabakitzea.

Turistak Gasteizen. ETBko bideo batetik hartutako irudia
Turistak Gasteizen.
Turistak Gasteizen. ETBko bideo batetik hartutako irudia

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako herri eta hirietan tasa turistikoa ezarri ahal ez erabakitzeko ahalmena udalen esku uztea proposatu du Eusko Jaurlaritzak. Bildutako dirua bi erakundeen artean banatuko lukete eta turismoaren esparruan politika jasangarriak bultzatzeko erabiliko litzateke.

Turismoaren Mahaiak bilera egin du gaur goizean Gasteizen eta han aurkeztu du Alfredo Retortillo sailburuak Eusko Jaurlaritzaren proposamena. Egitasmoaren helburua turismoari lotutako enpresak eta jarduerak arautzea da.

Retortillok azaldu duenez, tasa turistikoa ezartzeko prozedura nola egin daitekeen erabaki aurretik, EHUri txosten bat egiteko agindu zioten zerga honen gaineko xehetasun guztiak argitzeko. Tasa turistikoa lege baten bidez arautzea izango litzateke azken urratsa.

Unibertsitateak egindako dokumentu horretan oinarrituta, Eusko Jaurlaritzak uste du tasa hori ezarri ala ez erabakitzeko eskumena udalen esku uztea dela egokiena. Hortaz, tokian tokiko osoko bilkuretan akordioak lortuta ezarri beharko litzateke aipatu zerga.

Hotelak, ostatuak, etxebizitza turistikoak eta turismoari lotutako bestelako instalazioak zergapean jarriko lituzkete. Tarifa establezimenduaren kategoriaren araberakoa izango litzateke.

Horrez gain, hobariak gehituko lituzkete, denboraldiaren edo egonaldiaren araberakoak, eta salbuespenak izango lirateke, besteak beste, administrazio publikoak diruz lagundutako

Tasa turistikoaren bidez bildutako diruaren zati bat udalarentzat izango litzateke, eta bestea Eusko Jaurlaritzat. Kasu bietan diru hori turismo jasangarria bultzatzeko ekimenetara bideratuko lukete.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Turismoa Euskadi Eusko Jaurlaritza Ekonomia Albisteak