Ekonomia -

Elkarrizketa ETBn

PPk ukatu egin du 'irtenbidea euskal kutxa handi bat' sortzea dela

Antonio Basagoitik esan du alderdi politikoen "betebeharra" dela Euskal Aurrezki Kutxen Legearen eta kutxen bat-egitearen inguruan "ados jartzea".

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Antonio Basagoiti EAEko PPren presidenteak esan du ez dagoela "frogatuta irtenbidea euskal kutxa handi bat" sortzea dela.

ETBko ''Egunon Euskadi'' saioan egin dioten elkarrizketa batean Basagoitik azaldu duenez, alderdi politikoen "betebeharra" da Euskal Aurrezki Kutxen Legearen eta kutxen bat-egitearen inguruan "ados jartzea".

Basagoitik esan du hitz egin duela kutxen aferaz Patxi Lopez lehendakariarekin eta Iñigo Urkullu EAJren presidentearekin eta "mahai baten inguruan eseri eta irtenbide onena zein den aztertzea" eskatu diela.

"Iraganean izandako bat-egite saiakerek" interes alderdikoiengatik egin zutela porrot salatu du eta "akordiorako tartea" badagoela azpimarratu.

Basagoitirentzat, "Euskal Legea da orain irtenbidea" kutxak "modernizatzeko".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea