Ekonomia -
EUSKO JAURLARITZA
Administrazioko lau lan poltsa osatzeko hautaketa prozesua ireki du Jaurlaritzak
Administrari laguntzaileen, estatistika ikuskatzaileen, elkarrizketak egiteko agenteen eta Zumarragako Ibaiondo adingabeen zentro hezitzaileen lan poltsak osatuko dira.
EITB.EUS
EAEko Administrazio Publikoko lau lan poltsa osatzeko hautaketa prozesu berria jarri du martxan Eusko Jaurlaritzak. Gaur, abenduak 3, zabaldu da hautaketa prozesuan izena emateko epea, eta abenduaren 11ra arte egongo da irekita.
IVAPek egingo du hautaketa prozesua, eta bere web orrian dagoeneko argitaratuta daude deialdi honen xehetasun guztiak.
Aurreneko probak 2019ko urtarrilaren erdialdean egitea aurreikusi du Jaurlaritzak, eta martxoaren amaierarako lan poltsak osatuta izatea nahi du. Barakaldoko BEC! erakustazokan egingo dira azterketak.
Administrari laguntzaileen, estatistika ikuskatzaileen, elkarrizketak egiteko agenteen eta Zumarragako Ibaiondo adingabeen zentroko hezitzaileen lan poltsak osatuko dira.
Eskakizunak
• Zumarragako Ibaiondo adingabeen zentroko hezitzaileak: Hezkuntza-eremuko edo Irakasle-ikasketen graduak egiaztatu beharko dituzte, eta 1., 2. eta 3. hizkuntza-eskakizunak balioetsiko dira.
• Administrari laguntzailea: Bigarren Hezkuntzako graduatua edo titulu baliokidea, eta derrigorrezko 2. hizkuntza-eskakizuna egiaztatu beharko dituzte.
• Elkarrizketak egiteko agenteak: Bigarren Hezkuntzako graduatua edo titulu baliokidea, eta derrigorrezko 2. hizkuntza-eskakizuna egiaztatu beharko dituzte.
• Ikuskatzaile estatistikoa: Bigarren Hezkuntzako graduatua edo titulu baliokidea, eta derrigorrezko 2. hizkuntza-eskakizuna egiaztatu beharko dituzte.