Ekonomia -
Bisita ofiziala
Ura kudeatzeko enpresa mistoak sortzea iradoki dio Israelek Espainiari
Simon Peres Espainian da herri bien arteko harreman diplomatikoen XXV. urteurrena dela eta.
Erredakzioa
Simon Peres Israelgo presidenteak Jordanian eta Palestinako lurraldeetan ura kudeatzeko Israelgo eta Espainiako enpresa talde misto bat eratzea iradoki dio Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako presidentearim, Israelgo Estatuko buruak jakinarazi duenez.
spainiako Enpresaburuen Elkarteen Konfederazioan egindako Espainia-Israel enpresaburuen jardunaldian parte hartu du Peresek. Israelgo presidentearen hitzetan, bere herriak oso ondo ezagutzen du sektore hori, izan ere, Israelek uraren % 75 birziklatzen du.
Jardunaldian Israelgo 40 enpresaburuk parte hartu dute; Peresen hitzetan, "horiekin ura kudeatzeko lanean hasi gaitezke"; Espainiak pertsona "aproposenak" ditu, eta Espainiako Gobernuak saihesten ez badu, "oso urrun" heldu daitezke.
Ildo horretan, Gobernuak arauketa handiegia ez duela egin behar esan du; izan ere, arauak ezartzea inbertsioa bera bezain garestia da.
Bestalde, Miguel Sebastian Industria, Turismo eta Komertzio ministroak Israelen eta Espainiaren arteko harreman komertzial onak goretsi ditu, eta etorkizuna "oparoa" dela iragarri du.