Ekonomia -
Enplegu publikoa
Nafarroako Gobernuak 2018ko Lan Eskaintza Publiko arrunta onartu du, 751 plazarekin
326 lanpostu unibertsitateko irakasleak ez direnentzat bideratuko dira; 236, osasun langileentzat; eta, 189, Administrazioko Erdiguneko langileentzat.
Agentziak | Erredakzioa
Nafarroako Gobernuak 2018ko Lan Eskaintza Publiko arrunta onartu du gaur; guztira, 751 lanpostu izango dira. 326 lanpostu unibertsitateko irakasleak ez direnentzat (211 gaztelaniaz, eta 115 euskaraz) bideratuko dira; 236, osasun langileentzat; eta, 189, Administrazioko Erdiguneko langileentzat, Maria Solana Nafarroako Gobernuko bozeramaileak azaldu duenez.
Hezkuntzarako atera diren 325 lanpostuetatik, 169 irakasleentzat (98 gaztelaniaz eta 71 euskaraz) izango dira; 88, Bigarren Hezkuntzarakoentzat (56 gaztelaniaz eta 32 euskaraz); 59, LHko teknikoentzat (50 gaztelaniaz eta 9 euskaraz); eta 10, Hizkuntza Eskola Ofizialerako (7 gaztelaniaz eta atzerriko hizkuntzetarako eta 3 euskaraz).
Osasunerako lanpostuen kasuan, 233 Osasunbide Nafarroako Osasun Zerbitzurako dira, eta 3,Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Instituturako dira.
Osasunbideko 233 lanpostuetatik, 56 espezialistentzako dira, eta 37 beste motatako medikuentzat (horietako 12 euskarazko profilarekin); 90 osasun diplomatuak izan behar dira (28 euskaraz); 10, osasun teknikoak; 30, osasun laguntzaileak; 2, erizain espezialista (1 euskaraz); eta kimiko bat.
Bestalde, Administrazio Erdigunerako bideratutako lanpostuen artean, Sistema Informatikoetako langileak dira gehien bat bilatzen dituztenak; gainera, Nafarroako Suhiltzaileen Zerbitzurako 100 lanpostu atera dituzte.