Ekonomia -

1,28 euro litroko

Gasolina inoiz baino garestiago

Aste bakar batean % 1,18 garestitu da. Auto baten erregai-tanga betetzea 64,25 euro kostatzen da, orain urtebete baino 9 euro gehiago.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gasolinaren prezioa goreneko mailan da berriro. Litroa 1,285 euroan saltzen da, urtarrilaren 20 hartu zuen salneurrian kokatu da horrela. Gasoleoa, berriz, % 1 garestitu da.

Salneurri horiekin, autoaren erregai-tanga (batez beste 50 litro dituena ) 64,25 euro kostatzen da, iaz baino 9 euro gehiago.

Libiako ezegonkortasunak eraginda petrolioaren prezioa neurrigabe igo da eta ondorioz, astebeteko epean, gasolina % 1,18 garestitu da, gasoleoa berriz 2008an hartu zuen errekorretik oso gertu dago, zortzi céntimo eskasera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea