Ekonomia -
Epaia
Euskotreneko greba legez kanpokoa zela berretsi du Auzitegi Gorenak
Auzitegiak enpresako Batzorde Iraunkorrak aurkeztuta helegitea atzera bota du.
Erredakzioa
Auzitegi Gorenak Euskotreneko Batzorde Iraunkorrak 2009ko urriaren 9an deitutako greba "legez kanpokoa" izan zela berretsi du. 2010eko martxoaren 10ean Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiak (EAEAN) ere greba legez kanpokoa zela erabaki zuen.
Beraz, EuskoTreneko Batzorde Iraunkorrak EAEANko erabakiaren kontra jarritako kasazio helegitea atzera botatzea erabaki du Auzitegi Gorenak.
Auzitegiko Lan-Arloko salak 2011ko urtarrilaren 25ean hartu eta otsailaren 23an jakitera emandako erabakiak EAEANk emandako epaia babesten du, "lan aginteari aurretik eman beharreko abisua ez zutelakoeman".
Gorenaren ustez, EuskoTrenek salaketan azaldutako gertaerak "frogatuta" geratu direla adierazten du. Salaketa horretan, eta enpresaren hitzetan, "Batzorde Iraunkorrak urriaren 9rako greba deitu zuen erabiltzailei zein enpresari kalte ekonomiko eta sozialak eraginez".