Ekonomia -

Lan-istripua

Hiru marinel hil dira Galizian, arrantza-ontzi bat hondoratuta

"Sin Querer Dos" ontzi galiziarra da hondoratutakoa. Beste marinel bat desagertuta dago.

Marinelen gorpuak Porto do Sonen (Coruña). Argazkia: EFE
Marinelen gorpuak Porto do Sonen (Coruña). Argazkia: EFE
Marinelen gorpuak Porto do Sonen (Coruña). Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hiru marinel hil dira eta beste bat desagertuta dago Galizian, Portonovon basea duen "Sin Querer Dos" arrantza-ontzia hondoratuta. Sei pertsona bizirik erreskatatu dituzte.

Itsas Salbamenduak jakinarazi duenez, alerta 13:49an jaso du.

Erreskate lanetan hainbat ontzi ari dira, tartean "Helimer 401", "Hermanos Silva", "Meira Da Costa" eta "Salvamar Regulus".

Bizirik erreskatatutako marinelak Muros (Coruña) herrira eta Fisterrako portura eramaten ari dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Lan-istripuak Espainia Gizartea Ekonomia albisteak Eguneko albisteak Albisteak Naufragioak Galizia Kantauri itsasoa