Ekonomia -
Topaketak, Bilbon
EBko 27 estatuetako 23tan tabernetan erre daiteke
Ostalarien topaketan Estatuko Ostalaritza Federakundearen presidenteak esan duenez, Espainian, Irlandan, Britainia Handian eta Zipren bakarrik debekatu dute tabernetan erretzea
Erredakzioa
Jose Maria Rubio Espainiako Ostalaritza Federakundearen presidentearen arabera, "Europar Batasuneko 27 herrialdeetako 23tan ostalaritza establezimenduetan erre egin daiteke".
Aisialdi eta ostalaritza arloko autonomoekin Bilbon egindako topaketetan ostalarien ordezkariak kritikatu egin ditu Jose Luis Rodriguez Zapateroren Gobernuak neurri hori justifikatzeko esandako "gezurrak".
"Ia Europa osoan debekatuta dago erretzea eta 2012an EBko ostalaritza establezimendu guztietan egongo da debekatuta" adierazi dutenen hitzak errefusatu egin ditu Espainiako ostalarien presidenteak; gaur egun, Espainia alde batera utzita, "hiru herrialdek bakarrik debekatzen dute: Irlandak, Britainia Handiak eta Ziprek", esan du. Halaber, ukatu egin du erretzea debekatu duten estatuetako taberna eta jatetxeetan "bezeroak irabazi izana".
Espainiako Ostalaritza Federakundearen presidenteak enpresaburuak Tabakoaren Legea aldatzeko borrokan jarraitzera animatu ditu, izan ere, "Europako beste herri batzuetan ere atzera egin dute".