Ekonomia -
Lan istripua
Hiru langile zauritu dira Bilboko Portuan izandako lurrun leherketan
Portuan bertan artatu dituzte beharginak erredurak zituztelako, baina geroago Gurutzetako Ospitalera eraman dituzte. 17:30ean jazo da eztanda.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Hiru langile zauritu dira arratsaldean Bilboko Portuan izandako lurrun leherketan, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.
Leherketak ez du suterik eragin, baina eztandaren eraginez hiru beharginek erredurak zituzten gorputzean. Horregatik, hasiera batean, Santurtzin bertan artatu dituzte ezbeharra gertatu den lekura joan diren sendagileek.
Alabaina, hiru biktimak Gurutzetako Ospitalera eraman dituzte geroago, horietako bi arin zaurituta eta bestea zauri larriagoekin.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea