Ekonomia -

Arbitroaren erabakia

Aire-kontrolatzaileek 200.000 euro kobratuko dituzte urtean

AENA pribatizatuko dutela ukatu du Jose Blancok eta Aste Santua baino lehen sindikatuekin akordioa egin nahi du. AENAko langileak Aste Santuan eta udan greba egiteko prest daude.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Manuel Pimentel arbitroak AENA eta kontrolatzaileen arteko laudoa iragarri du gaur hedabideen aurrean. Dokumentuaren arabera, aire-kontrolatzaileek 200.000 euro kobratuko dituzte urtean eta gehienez 1.670 ordu egingo dituzte lan (170 ordu hilean, gutxi gora behera).

Pimentelek "elkarrizketa sozialaren arrakastatzat" jo du hartutako bere erabakia. Europa mailan ordu gehien lan egiten duten kontrolatzaileak Espainiakoak direla azaldu du arbitroak. Hori bai, soldatarik altuenak ere Espainian daudela gaineratu du. Europako eredua Espainian ere ezarri egin beharko dela uste du Pimentelek (1.300 ordu urtean).

Laudoaren arabera, 2011. eta 2012. urteei begira, egungo lan orduak mantenduko dituzte (1.670), baina 2013.ean, berriz, 1.595 orduetara murriztuko dute derrigorrezko lanaldia.

Arbitroaren esanetan, lan orduak eta soldatak parekatu egin behar dira: lan ordu gehiagoren truke, soldata gehiago, eta lan ordu gutxiagoen ordainean, diru gutxiago.

Greba Aste Santuan

Jose Blanco Sustapen ministroak Aste Santua baino lehen sindikatuekin (CC.OO., UGT eta USO) akordioa egin nahi duela adierazi du. AENAko milaka langilek enpresaren % 49 pribatizazioa salatzeko manifestazioa egin zuten larunbatean eta Gobernuaren jarrera aldatu ezean, Astea Santuan eta udan greba egingo zutela iragarri zuten.

"AENA Estatuko enpresa publikoa izaten jarraituko du eta aireportuetan zerbitzua emango duten enpresa pribatuez osatua egongo da", azaldu du Blancok. "AENA ez da pribatizatuko", nabarmendu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea