Ekonomia -
Sei hilabeterako lanuztea
Erregulazio Espediente berria iragarri du Navalek
Gehienez sei hilabeterako lanuztea suposatuko du, hilean 120 bat langilerentzat.
Erredakzioa
Sestaoko Navalek Enplegu Erregulaziorako Espediente berria iragarri du gaur. Gehienez sei hilabeterako lanuztea suposatuko du, hilean 120 bat langilerentzat.
Jan de Nul Belgikako armadoreak eskatutako ontzia egiteko egutegia "langilegoari" moldatu egingo dio enpresak (2013. urtera arte lana emango dio Naval-i). Datozen hilabeteetan hasiko dira ontzia egiten, ohar batean jakinarazi dutenez.
La Navaleko enpresa batzordea datozen egunetan bilduko da Sestaoko (Bizkaia) ontziolan aurkezturiko aldi baterako eteterako enplegua erregulatzeko espedientea aztertzeko. Espedienteak 80-120 langileri eragingo lioke, gehienez sei hilabetean, enpresa batzordeko iturriek Europa Press-i jakinarazi diotenez.
Aipatu iturrien arabera, enplegua erregulatzeko espedientea hau espero zuten, eta zalantzan jarri dute sei hilabete gehienezko epea justifikaturik egotea.
Enpresa batzordeak adierazi duenez, "etorkizunaz, proiektuetaz eta planetaz" hitz egitea da ezinbestekoa, bai eta enpresaren "gobernagarritasunaz" ere, Construcciones Navales del Norte enpresako Akziodunen Batzordeak presidentziaren ordezkapenari heldu behar baitio ostegunean, Pedro Morenes presidenteak duela gutxi dimisioa eman ondoren.
Ontzi honek emango duen lana kontutan hartuta, enpresak espedientea aurkeztuko du. Bataz bestez, 80 eta 120 arteko langile kopuruari eragingo dio iragarritako espedienteak hilean (apirilaren 1etik irailaren 30ra bitartean).
Jan de Nulekin datozen egunetan sinatuko dute akordioa, Construcciones Navales del Nortek jakinarazi duenez. Ontzi honen eraikuntzak 2013. urteko otsailera arte lana emango dio Navali.