Ekonomia -

2011rako

Europako Batzordeak Espainiako hazkunde aurreikuspenak igo ditu

Espainiako hazkundea % 0,8raino igo du Europako Batzordeak, batez ere esportazioei esker. Bruselaren arabera, inflazioak ere gora joko du, % 2,4raino.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

2011 bitartean Espainiak susperraldi ekonomikoari ekingo diola iragarri du Europako Batzordeak. Ondorioz, aurreikusitako hazkunde tasa % 0,8ra igo du. Espainiako Gobernuak % 1,3ko hazkunde tasa aurreikusi zuen.

Bruselak zabaldu duenez, kanpoko eskaria lagunduko du susperraldi horretan. Horrela, BPG espainiarra % 0,2koa izango da urteko lehen bi hiruhilekoetan, % 0,3 hirugarrenean eta % 0,4 urteko azken hiruhilekoan.

Susperraldiaren arrazoien artean, esportazioak aipatu ditu Europako Batzordeak. Gainera, "sendotze fiskalak, lan merkatuaren erreformak eta pentsio nahiz finantza sistemek eragin positiboa izan dute Espainiako bonuen merkatuan", Batzordeko bozeramaileek azaldu dutenez.

Hala ere, inbertsio publikoaren murrizketak, etxebizitzen alorraren doikuntzak eta langabeziak bultzatuta, etxeko eskaria oraindik "ahula" izaten jarraituko duela ohartarazi du Bruselak. Izan ere, errekorreko datuak izango ditu oraindik langabezia 2011 bitartean.

Gainera, alor pribatuak maileguak lortzeko zailtasunak oraindik mantenduko dira eta guzti honen ondorioz, inflazio tasa % 2,4ean kokatu du Bruselak (joan den urtarrilean % 3koa izan zen).

BEZan eta tabakoaren eta argindarraren gaineko zergetan izan diren igoerek eraman dute inflazioa gora. Afrikako iparraldeko iraultza politikoek zenbait energien garestitzea ere ekarri dute.

Europar Batasuneko gainontzeko herrialdeei dagokionez, harreman batean ere igo dute aurreikuspenak. Britainia Handia, berriz, bi harremanetan jaitsi dute, % 2n kokatuz.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea