Ekonomia -
Energia aurrezteko neurriak
Kontsumo urriko argiak erabiliko ditu Espainiako Gobernuak aurrezteko
Besteak beste, errepideetan, kaleetan eta erakunde publikoetan jarriko dituzte energiaren kontsumoa % 42 murrizteko. Halaber, ibilgailuen erabilera erdira murriztuko dute.
Erredakzioa
Industria Ministerioak jakinarazi duenez, kontsumo urriko argiak jarriko dituzte errepideetan, kaleetan eta erakunde publikoetan, besteak beste, polikiroldegietan. Energiaren kontsumoa % 42 murriztea da helburua.
Gainera, Miguel Sebastian Industria ministroarekin bildu ostean Pedro Castro Espainiako Probintzien eta Udalerrien Federazioko (FEMP) presidenteak gaur iragarri duenez, ibilgailuen erabilera erdira murriztuko dute. "Neurri garrantzitsu biak" epe laburrera hartuko dituztela azaldu du Castrok, energia aurrezteko eta hirietako kutsadura murrizteko helburua dutelako.